Gallartako Meatzaritza Musoeak Euskal Herriko meatzaritza ondarerik onena dauka

"BFAri 300.000 euro eskatu deutsaguz estalki edo pabilioi barriak eregiteko" esan dau Haize Uribelarreak

Meatzaritza Museoko 80 pieza handi hondatzeko arriskuan dagoz

Hondatzeko arriskuan dagozan piezetariko batzuk / Euskal Herriko Meatzaritza Museoa

Euskal Herriko Meatzaritza Museoa Gallartan dago eta industria ondareagaz lotutako hainbat pieza daukiez. Horreetariko batzuk bagonetak dira, kanpoan dagoz, gordeleku barik hondatzeko arriskuan. “Kanpoaldea piezaz beteta daukagu, 80 inguru dagoz. Haizeak, euriak, hotzak eta itsasotik datorren kresalak piezak kaltetzen dauz eta estalki handi bat behar dogu” esan deusku Haizea Uribelarreak, museoko zuzendariak.

Kontserbazino zehatz honetarako estalki handia erosteko 300.000 euro behar dabez eta eskari hori eginaz egon dira orain dala egun batzuk Bizkaiko Batzar Nagusietan. “Momentuz ez dogu erantzun argirik jaso, ez baiezkorik ezta ezezkorik be. Guk gure aldarrikapenagaz jarraituko dogu, eskatzen doguna bidezkoa dala uste dogulako” adierazo dau gaur Uribelarreak Goizeko Izarretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00