Greban dagozan Mecanerreko beharginek urriaren 7rako manifestazino barri bat deitu dabe

Stellantis taldeak Urdulizko Mecaner enpresako 148 beharginak kaleratu gura dauz

“Mecaner bideragarria eta lehiakorra da, behar dogun beste borrokatuko dogu”

Josu Gaminde eta Zigor Aburto (Mecanerreko beharginak) / Bizkaia Irratia

Mecanerreko langileek fabrikaren geroa eta euren lanpostuak defendatzeko borrokea hasi dabe. Stellantis taldeak Urdulizko lantegia itxi nahi dau, eta hango 148 langileak kaleratu. Zuzendaritzatik produktiboak eta bideragarriak ez dirala esan deutsie eta langileek salatu dabe etekinak handitzea dala enpresaren asmoa. Josu Gaminde eta Zigor Aburto Mecanerreko langileak izan doguz gaur Goizeko Izarretan goizean Bizkaia Irratian.

“Orain bi urte Stellantis taldearen sarrereagaz atzerapausuak baino ez doguz ikusi eta lana desbideratzen ibili dirala, beste herrialde batzutara dana merkeago lortzeko” salatu dabe beharginek. Langile batzordekoek hartuemonak hasi dabez erakundeakaz egoereari bueltea emoten saiatzeko. Udaleko ordezkariakaz izan dira dagoeneko, eta asmoa, BFAgaz eta Eusko Jaurlaritzagaz be izatea da.

Lana egon badago Stellantis taldearen barruan eta Urdulizko lantegian horretan urteetako esperienzia dabela azaldu dabe Josu Gamindek eta Zigor Aburtok. Zuzendaritzatik sindikatuei esan deutsie 2024ko martia baino arinago ez dala negoziazinoa hasiko. Beharginek negoziazinoa berehala hastea gura dabe eta deitutako greba mantenduko dabela aurreratu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00