"Kolesterol ona eta txarra dagoz" azaldu deusku Mikel Baza osagileak

Arazorik ez izateko egokiena ohitura osasungarriak izatea da

Mikel Baza: “Kolesterola ez da gaixotasun bat”

Kolestoralari aurrea hartzeko elikagai egokiak / Bizkaia Irratia

Kolesterolaren ganean egin deusku gaur berba Osakidetzako Familia medikuak Mikel Bazak. Mikel Baza Zeberioko kontsultategiko eta Arrigorriagako lehen mailako arreta unidadeko medikua da. Osakidetzako Barrualde Galdakao ESI-ko eta Osatzen elkarteko kidea be. 

Kolesterola gaixotasun bat ez dala esan deusku eta sortu ahal dauazan arazorik handienak bihotzekoak dirala gaineratu. Dana dala, bizitza osasungarri bat egin ezkero kolesterolak buru minik ez dauela emon behar esan deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular