Mediumtasunaz gain, doluaren laguntzea, terapia eta bestelako ikastaroak be eskaintzen dauz Izarpe Institutuan

2008an Izarpe Institutua sortu eban, arlo horretan prestakuntzea eskaini eta pertsonei modu profesinonalean laguntzeko helburuagaz

Mikel Lizarralde: “Medium baten lana ez da etorkizuna asmatzea edo pertsonen pentsamenduak irakurtzea”

Mikel Lizarralde medium urretxuarra / Mikel Lizarralde

Donostiako Miramar jauregian egiten dabilzan Esoterismo eta Terapia Naturalen 31. topaketan parte hartzen dabil Mikel Lizarralde medium-a, Izarpe Institutuko sortzaile eta presidentea. Urtero lez, berbaldiak, tailerrak, erakustaldiak eta hainbat diziplinatako profesionalak batzen dira topaketan.

Lizarralde mediumtasunaren inguruan dagozan aurreretxiak argitzen saiatu da Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan. Bere esanetan, medium baten lana ez da etorkizuna asmatzea edo pertsonen pentsamentuak irakurtzea. Bere eginkizuna, azaldu dauenez, beste aldean dagozan senide edo bidelagunen eta bizirik dagozan pertsonen arteko bitartekari izatea da, jasotzen dauen informazinoa ahalik eta fideltasun handienagaz helarazoz. Horregaitik, mediumtasuna “oso gauza sagradua” dala nabarmendu dau.

Umetatik bizi izan dau gaitasun hori, nahiz eta autortu hasierako urteak “oso gogorrak” izan zirala. Denporaren poderioz onartu eban medium-a zala, eta 2008an Izarpe Institutua sortu eban, arlo horretan prestakuntzea eskaini eta pertsonei modu profesinonalean laguntzeko helburuagaz. Gaur egun, mediumtasunaz gain, doluaren laguntzea, terapia eta bestelako ikastaroak be eskaintzen dauz institutuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00