150 istorio guztira

Idoia Torregaraik idatzi eta Zaldieroak ilustrautako lana da

“Mikroipuinak”, umorez betetako istorioak

'Mikroipuinak' lanaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Mikroipuinak lana kaleratu dabe Idoia Torregaraik eta Patxi Huarte Zaldieroak. Elkar argitaletxeak kaleratu dau 150 istorioz osotutako lana. Sare sozialetan esaten direnak, txioak izan dira lan honen oinarria. Torregaraik aitortu dauanez, danetariko gaiak agertzen dira, tartean obsesinoak direnak berarentzat, janariagaz lotutakoak adibidez (kroketak beren-beregi).Hainbat urtez, Twiter sarean idazten ibili dan istorioetariko batzuk agertzen dira liburuan. Gehienetan, umorea da nagusi.

Ilustrazinoak

Idoia Torregaraik urtebete inguru egin dau liburua osotzen. 400 istorio baino gehiago daukazala esan deusku. Horreetatik 150 aukeratu dauz. Istorioetariko batzuk Zaldieroak sortutako ilustrazinoakaz datoz. Torregaraik aipatu dau, ondo legokela irakurleak berak be bere ilustrazinoak sortzea istorioak irakurri ahala. Holakorik lortuko balitz, pozik legokela esan deusku. Egile biek, lan honen erantzuna ikusita, ez dabe baztertzen bigarren ale bat kaleratzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular