Behinola aldizkariak 25 urte bete dauz. 50. Alea kaleratu dabe. Euskerazko haur eta gazte literaturaren ganeko aldizkari bakarra da Behinola. Galtzagorri alkarteak argitaratzen dau. Urtean birritan kaleratzen da, bagilean eta abenduan. Unibertsidadeko irakasle talde bat izan zan aldizkariaren bultzatzailea, holakorik ez egoala ikusita. 25 urteko ibilbidean, formari, edukiari edo gaiei jagokenez aldatuz joan da eta garai bakotxera egokituz. Erreportai edo alkarrizketa bat izaten da ale bakotxean ardatz., Miriam Luki koordinatzaileak azaldu deuskunez.
Ale bereziak aurten
50. alea kaleratuz ospatu nahi dabe 25. Urteurrena. Zenbaki honen azala Azkuna zentroan antolatutako tailerrean 3 eta 7 urte arteko haurrek egindakoa da. Bagileko zein abenduko aleak bereziak dira egia esan. Etorkizuna gaitzat hartuta egin dira urte honetako ale biak. Azkena, 3 eta 17 urte arteko neska-mutilek egin dabe goitik behera, ilustrazinoak barne.
25. urteurrena ospatzeko Donostian egingo da jaia zezeilean. Behinola harpidetza bitartez banatzen da batez be. 450 harpidedun baino gehiago daukiez gaur egun. 25 euro ordaintzen dabe urtean. Miriam Luki koordinatzaileak esan deuskunez, daukien arazorik handiena da aldizkari ezezaguna dala askorentzat. Aldizkaria ezagunago egitea litzateke etorkizunera begira Galtzagorriren Behinolaren erronka nagusia.