Miribillako ikastetxeen bertso topaketa errepikatu da aurten

Gaztetxoek idatzizko txapelketan parte hartu eta gero bertso saioaz disfrutau eben

Miribillan badago bertsozaletasuna

Topaketako bat-bateko bertso saioa / Bizkaiko Bertsozale Alkartea

Aurten be egin da Miribillan ikastetxeen arteko bertso topaketa. Bizkaia Frontoian alkartu dira 40 bat gaztetxo. Lehenengo zatian, ohiko bertso idatzien txapelketan parte hartu dabe. Topaketaren bigarren zatian, bat-bateko bertso saioa izan zan eta gaztetxoek, errimak aukeratzen edo bertsotarako puntua jarten parte hartu eben.

Topaketaren laburpena eskaini dogu Zortziko Txikia irratsaioan, Bizkaiko Bertsozale Alkartearen lankidetzagaz eta Bilboko udalaren laguntzagaz egiten dogun irratsaioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular