Sektore publikoko soldatak eta lan baldintzak berton negoziau ahal izatea mogimendu sindikalaren presionaren ondorioa ei da

Martiaren 12rako dago deituta hurrengo grebea sektore publikoan

Mitxel Lakuntza: “Sektore publikoan egindako grebek euki ditue ondorio positiboak”

Mitxel Lakuntza / Bizkaia Irratia

ELA sindikatuaren arabera arrazoi nahikoa dago sektore publikoan beste huelga bat egiteko. Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak esan deusku behin-behinekotasun handia dagoela, Osakidetzan ehuneko 50ekoa dala, eta horrek eragina daukala eskeintzen dan zerbitzuan eta langileen egoeran. Beharginen artean estres handia dagoela esan deusku. Europatik oraintsu salatu ei dabe gobernuak ez dabilzala ezer egiten behin-behinekotasun hori %8tik bajatzeko. Eros ahalmena be galdu dala azaldu deusku Lakuntzak, %10 inguru.

Holan ba, martiaren 12an huelgea egiteko arrazoiak egon badagozala esan deusku. Aurreko grebek ondorio positiboren bat edo beste ekarri dabela ganeratu deusku, adibidez sektore publikoko langileen soldatak eta lan baldintzak berton erabagi ahal izatea. Horretarako PSOE eta EAJ-ren arteko akordioa mogimendu sindikalaren presinoaren ondorioz etorri dala azaldu deusku sindikatuako idazkari nagusiak.

Beste makina bat gairen gaean be egin deusku berba: Jaurlaritzak etxebizitza legeari aurkeztuko deutson helegitea, eskuratutako azken transferentziak, soldata arrakalea, zaintzak eta abar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00