Ereñoko Gabikako eleizako erlojua barriztau dabe

Zumaiako errementari-erlojugileen sendikoa zan Benito Yereguik eraiki eban 1889an

Ereñoko Gabikako eleizako erlojua barriztau dabe

Gabika auzoko San Joan Bateatzailea eleizako torrean martxan da barriro be 1889ko erlojua. Zumaiako errementari-erlojugileen sendikoa zan Benito Yereguik eraiki eban. Hain zuzen be, Yeregui familiako hainbat kidek parte hartu dau barriztutako erlojuaren bedeinkapen eta inaugurazinoan. Bilboko gotzaina buru dala eta lurraldeko bikarioa, parrokoa eta inguruko abade eta fraileak alkar-meza emoten dirala ospatu dan hildakoen aldeko mezaren barruan egin da ekitaldia.

Eguenean, Ereñoko Gabika auzoko eleizako erloju zaharbarrituaren bedeinkazinoa egin da. Hildakoen eguneko mezan buru izan dan Bilboko gotzainak bedeinkatu dau konpondutako makineria. 1889an erlojua eraiki eban Benito Yeregui erlojugilearen birbilobak parte hartu dau makineriaren zaharbarritzearen aurkezpenean. Xabier Yereguik esker ona adierazo dau Eleizbarrutiaren, Ereñoko udalbatzaren, parrokiaren eta Somorrostro ikastegiaren -berau arduratu da zaharbarritzeaz- esku-hartzeagaitik. 2019an ekin jakon prozesuari, baina pandemia zala-eta, gaur arte luzatu da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular