Mugak Zabalduz karabanak Balkanetako migrazio-bidea zeharkatuko dau eta Europako Migrazino eta Asilo Itun barria salatuko dau. Gaur goizean 220 ekintzailek urten dabe, horreetatik 61 Euskal Herritik. Madril, Bartzelona, Valentzia eta Italiatik be hainbat ekintzailek urtengo dabe. Ekialde Hurbiletik, Afrikakiko ipar-ekialdetik edo Afganistanetik Europara sartzeko ahalegina egiten daben milaka migratzailek Balkanetako bidea hartzen dabe eta pertsona horreek eukiten dabezan oztopoak salatuko dauz aurtongo karabanak. Mugak Zabalduzek Padua, Bihac eta Trieste zeharkatuko dauz eta uztailaren 21ean amaituko da.
Igaz Mugak Zabalduz karabanea Melillako hesira joan zan. Igazkoan egondako eta aurtongoan egongo dan Ana Elena Altuna izan dogu aste honetan Goizeko Izarretan saioan. “Karabana solidario honeek salaketa eta alkartasun karabanak dira. Honen helburua, Europa barruko mugetara hurbiltzea da, bertako egoerea salatzeko” esan dau Ana Elena Altunak. “Karabanako giroa berezia da, barruko sentsazinoak aktibetan dauz. Mugetan sufritu dauen pertsonekin egotea, gauzak aurrez aurre ikustea. Egoerea gaizki dago eta hau aldatu behar da” esan deusku Altunak.