"GKEn bitartez Mediterraneoan hildakoen senideak saretzen hasi dira" azaldu deusku Ana Elena Altunak

Ana Elena Altuna (OOE): "Ezin dogu iazko Melillako sarraskia ahaztu"

Mugak Zabaltzen karabanak zapatuan urtengo dau Melillatik

Ana Elena Altuna (Ongi Etorri Errefuxiatuak) / Bizkaia Irratia

Mugak Irekitzen karabaneak bere ibilbidea aurreratu dau bagilaren 24an, Melillan egoteko. Hesian gertautako sarraskiaren lehen urteurrena beteko da egun horretan eta bertan egon nahi dabe, justizia eskatzeko.
Aktibisten autobus batzuk Melillaruntz abiatuko dira uri autonomoan hasiko dan ibilbideari hasierea emoteko eta Andaluziako eta Valentziako hainbat puntutatik jarraituko dabe ibilbidea.

Melillako hesian izandako sarraskian Sahara azpiko 73 migratzaile hil ziran; eta Espainiako fiskaltzak gertautakoaren inguruko ikerketea artxibau egin eban. Ana Elena Altuna, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kideagaz berba egin dogu gaur Goizeko Izarretan.

Melilla bitan zatituta dagoala azaldu deusku Altunak. Getxok baino biztanle gitxiago (85 mila) daukaz gaur egun. Erdia penintsularik joandako militarrak, polizia eta euren senitartekoak ei dira. “Beste erdia, gehienak bereberrak edo Sahara azpiko herrialdetatik joandakoak. Azken honeek baztertu bizi dira ta 40 mila inguru erroldatu barik dagoz Melillan” azaldu dau Ana Elena Altunak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular