Bilboko Arte Ederren museoko erakusketa barria

Ordoñez-Falcon bildumagileek 110 lan emon deutsiez museoari

“Mundu Berri Bat” ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan

Ordoñez-Falcon dohaintzaren argazkietariko bat, erretratua / Bizkaia Irratia

Ordoñez-Falcon bildumagileen argazkien dohaintza jaso dau Bilboko Arte Ederren museoak. Senar-emazteak dira Enrique Ordoñez eta Isabel Falcon, Donostiakoak. Argazkigintza eta bideo-sorkuntza arloan, Europako funts pribadu garrantzitsuenetarikoa da eurena. Guillermo Zuaznabar erakusketaren komisarioak azaldu deuskunez, Ordoñezek betidanik izan dau lotura estua irudiagaz. Aspaldi hasi ziran argazkiak biltzen.

110 argazki

Oraingoan, 110 argazki jaso dauz Bilboko Arte Ederren museoak Ordoñez eta Falcon senar-emazteen eskutik. “Mundu Berri bat ikusgai” izena jarri deutse bildumari. Argazkigintzaren bitartez mundua eraldatu daitekeela azaldu nahi dabe era honetara. 1850 eta 2010. Urtera bitarteko kronologia hartzen dau museoak jasotako multzoak. 63 egileren lanak dagoz eta 14ren kasuan, egile anonimoenak dira. Hiru gai edo multzotan banatu da erakusketea; Zientzia eta Natura, Arkitektura eta Uria azkenik Erretratuak eta Pertsonak. Jasotako lanen artean, Alain Urrutia bilbotarraren “Katamalo” lana be badago, 12 marrazkiz osotutakoa. 2024ko zezeilaren 18ra bitartekoa da Ordoñez eta Falconen dohaintzaren erakusketea. Museoaren 6, 7, 8, 9 eta 10 aretoetan dagoz argazkiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00