Ugaitz Alegria zuzendariaren esanetan, alkarbizitzaren alde egiten dauan abenturazko istorio bat da

Glu Glu konpainiaren lan barria Amorebieta-Etxanon estreinau zan urriaren 1an

“Munduari bira 80 egunetan” antzezlana gaur Getxon

Familia osoarentzako antzezlan barria dakar Glu Glu konpainiak. Urriaren 1ean Amorebieta-Etxanon estreinau zan. Ugaitz Alegria zuzendariaren esanetan, oso ondo joan zan. “Munduari bira 80 egunetan” Julio Vernek idatzitako izen bereko liburuan dago oinarrituta. Galder Perezek moldatu dau. Liburuaz egiten daben bertsio librea dala dino berak. Elaberri ospetsu honetan, Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen dira. Munduari bira 80 egunetan emotea da euren helburua. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik urten barik, mundu osoko pertsonakaz bizi garela erakutsi nahi dabe. Alkarbizitzaren alde egiten dauan abenturazko istorio bat eskaintzen dau Glu Gluk. Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara  Barroeta eta Leire Ormazabal dira aktore protagonistak. Itoiz eta Urdiñe neba-arrebak eta euren osaba izebak ikusiko doguz taula ganean.

Soinuan nobedadeak

Ekoizpen barri honetarako soinuari jagokon nobedadea eskaintzen dau Glu Gluk. Publikoa ez da lekuko soila. Abenturn murgiltzea da helburua. Ikusleak gertaeren lekuetan izango dira entzundakoari esker. Asmoa ikusleek dramaturgiaren parte izatea da. Soinua, estrategikoki jarritako iturrietatik be jasoko dau publikoak.

Glu Glu Biran

Glu Glu konpainiak hainbat herritan eskeiniko dau “Munduari bira 80 egunetan” antzezlan barria. Amorebieta-Etxanon izan zan estreinaldia. Alegria-Dulantzin be eskeini dabe. Getxon izango dira gaur. Datorren urteko martira bitartean hainbat herritik igaroko dira, Basauri, Berriz, Berango, Sopela, Sestao, Ermua, Balmaseda, Leioa, Urduliz edo Igorretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00