Martins Licis lentoniarra munduko indartsuena da, 2019an lehiaketa hori irabazita. Egunotan Euskal Herrian dago, eta domekan erakustaldia egingo dau Abadiñoko San Blas jaietan. Jai eta azoka arrakastatsua aurrikusten ditue udaletik. Barikuan egingo dabe azokea, goizeko 9.00etan hasita. Ganadua, baserriko tresnak eta makinak, ortuariak, frutak, gaztaia, txakolina, ogia, eztia, aritsautza eta landarak egongo dira gune ezbardinetan. Abelburuen XXX. erakusketea egingo dabe. Jardueraz betetako eguna izango da: txistularia, mezea, bertsolariak, herri kirolak, erromeria… eta San Blas idi probak egunero. Zapatuan San Blas Txiki ospatuko dabe, eta domekan The World´s Strongest Man erakustaldia probalekuan, Martins Licis-en eskutik eta Tor magoaren “Amarru” ikuskizuna. Abadiñon garraio publikoa erabilteko gomendioa egiten dabe, norbere kotxean ibilteak eragin leikezan arazoak saihesteko.