Enkarterriko Museoak ekimen barri bat antolatuko dau bagilaren 19an, barikuan, 1937ko ekaina. Enkarterriko okupazioa zuri-beltzean aldi baterako erakusketagaz lotuta, eta frankismoaren erresistentziak Sopuertan eukazan lekuetatik ibilbide gidatua egingo dau. Horren harira, Javier Barrio Enkarterriko Museoko zuzendariagaz egin dogu berba. Jarduerea museoan bertan hasiko da, Abellanedan, 10:00etan, Frankoren armadak Enkarterriko udalerriak okupatu ahala 1937ko bagilean ateratako argazki argitaragabeak biltzen dituan erakusketa bisitatuz.
Ondoren, parte-hartzaileak Cabezamonte gailurrera igoko dira, eta bertan, Jesus Pablo Dominguez Varona ‘Triskel’ Aranzadi alkarteko kolaboratzaileak Cabezamonte-Bezi sektoreko babeslekuetatik gidatuko ditu. Bisitan parte hartzeko aldez aurretik izena emon behar da Enkarterriko Museoaren webguneko ‘Izena emoteko eskabidea’ atalean. Oindino plazak dagoz.
