Juan del Arcok prostatako minbiziaren ezaugarriak azaldu deuskuz Farmazia tartean

Bagilaren 11a Prostatako Minbiziaren Munduko Eguna izan zan

Bagilaren 14tik 21era Gizonezkoen Osasunaren Nazinoarteko Astea

Bagilaren 14tik 21era Gizonezkoen Osasunaren Nazinoarteko Astea ospatuko da, eta bagilaren 11a Prostatako Minbiziaren Munduko Eguna izan zan. Horri buruz egin dogu berba Juan del Arco farmazialariagaz Farmazia tartean.

Prostatako minbizia izan da gaurko gaia, eta Juan del Arcok tumore mota horren intzidentziari, hilkortasunari, kokatutako eta zabaldutako minbiziaren tratamenduei buruz egin deusku berba. Hau da, terapia gidatua, immunoterapia eta erradiofarmakoei buruz.

Euskal Autonomia Erkidegoan prostatako minbizia detektetako proiektu pilotu bat dago eta gaurko programan horrelako ekimenetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00