Bilboko Gordoniz kalean familia-enpresa legez hasi zan Artechek azken 75 urteetan sekulako garapena eduki dau. Gaur egun sare-elektrikoen hornikuntzan behar egiten dauen taldeak egoitza bana dauka Mungian, Madrilen, Sevillan, Parisen edo Londresen.
Salmentak %51 hazi dira
Artecheko Giza Baliabideen zuzendaria Sonia Garaik esan deuskunez azkenaldion negozio bolumena nabarmen handitu jake. 2022ko lehen sehilekoan euren salmentak %51 hazi dira, 200 milioi euro inguru. AEBetan eta Turkian negozioa hedatzeko aukerea baliatuta enpresak munduan daukan sarea nabarmen handitu da. Hemendik aurrera fokoa Asiako merkaduan jarriko dabela azaldu dau Sonia Garaik.
Produkzinorako ez eze ikerketarako zentroak daukaz Artechek. Sektore elektrikoan emoten dabilen aldaketak zuzeneko eragina dauka enpresaren erronketan Artechek horri begira egiten dauelako lan buru belarri. Barikuan Artecheren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia izango da Mungian Iñigo Urkullu lehendakaria buru dala.