‘Música en cada rincón’ ekimena bosgarren edizinora iritsi da. Hileon eta abuztuan, Espainiar estaduko herri txiki askotan musikari onenak arituko dira. Suakai kolektiboa da guzti honen ardurea daukana. Natura ikuskizuna egokitu dabe autonomia-erkidego batzuetako udalerri txikietan hamabi kontzertu eskaintzeko.
Idoia Calvo Suakai kolektiboko kidearen berbetan, musikea eta kulturea ekoizpen artistiko handietatik kanpo dagozan herrietara hurreratzeko asmoz jaio zan ‘Música en cada rincón’. Ekimena garagarrilaren 21ean hasi zan Nafarroan, Eguarasen. Gaur Bizkaia iritsiko da, Morgan eskainiko dan kontzertuagaz. Eta abuztuaren 12ra bitartean, ‘Música en cada rincón’ ekimenak Kantabria, Almeria, Malaga, Huelva, Madril edota Sorian izango da.