9 musika talde eta 9 garagardo mota aurten

Musik & Beer jaialdia egingo da maiatzaren 30ean eta 31an

Musikea, gastronomia eta garagardoa nagusi Areatzan

Areatza Musik & Beer jaialdia / Areatza Musik & Beer jaialdia

Areatzan Musik & Beer jaialdia egingo da bihar eta etzi, nazinoarteko musika eta garagardo jaialdia. Garagardozale talde baten ekimena da honakoa. Gaur egun, Areatza Musik & Brewing izeneko alkartea da antolatzailea. Bertatik, Asier Garciak azaldu deusku 2016. urtetik hazten joan dan jaialdia dala. Hori bai, ziurtatu egin deusku hazkunde jasangarri eta orekatua izan dauala.

Gastronomi saioa hasteko

Jaialdia bihar eta etzi izango da baina gaur, Diman, Garena jatetxean, gastronomia saioa daukie. Jatetxekoek jateko desbardinak eskeiniko dabez garagardoa dastatu eta musikea zuzenean entzuten daben bitartean. 40 euroan saldu dira Garenara joateko txartel guztiak, 70 danetara. Nazinoarteko musika eta garagardo jaialdi honetan, rock & roll, blues eta soul musikea egiten daben 9 talderen kontzertuak izango dira, euretatik bi Euskal Herrikoak. Maila handiko musikea eskeiniko dala ziurtatu dabe antolatzaileek. Garagardoari jagokonez, Basque Beer alkartean dagozan ekoizleen garagardo artisauak dastatzeko erea izango da. 9 garagardo mota eskeiniko dira. Horrez gain, hiru food-truk be egongo dira taloa edo hanburgesak eskaintzen. Azoka berezi bat be atondu dabe inguruko sortzaile eta artisauak parte hartuz, eta aurten be ez da faltako kupel jaurtiketea, jente askoren ikusmina eragiten dauana. Tatuatzaile bat be egongo da Areatza Musik & Beer jaialdiak irauten dauan bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00