Unai Ozerin: "Barazar jatetxean armozu eta bazkari kopuruetan beherakada handia igerri dogu"

Arratia zeharkatzen dauen errepideko jatetxeen bezeroen %80 kamioilariak dira

N-240ko bidesari barria inguruko jatetxeen hondamendi

N-240 errepidean dabilen kamioi bat / Bizkaiko Foru Aldundia

Kamioilariak errepide horretatik zirkuleteagaitik bidesari bat ordaintzen hasi dira. Astebete pasau da eta kamioilariak eta inguruko ostalariak kejaz dabilz. N-240an jarritako bederatzi arkuak igarota kamioilariak 18 euro ordaindu behar dauz eta gehienei Altubetik joatea merkeago urteten jake.

Bizkaiko Foru Aldundiak ibilgailu astunen joan-etorria murriztu gura dau bide horreetan, eta Hegoaldeko Saihesbidera desbideratu. Zati horreek guztiek 101,7 kilometro dabez. Batutako dirua Bizkaiko errepide sarearen baldintza hobetzeko erabiliko da, honeek kontserbetako eta mantentzeko behar besteko inbertsinoa bermatuz.

Halanda be, neurri hori gogor kritiketan ari dira. Ez bakarrik kamioilarien artean, inguruko jatetxeen artean be bai. Askok ikusi dabe zelan bezeroen kopurua jaisten hasi dan eta horregaz batera diru-sarrerak be bai. Egoera hobeto ezagutzeko, Unai Ocerin,  Barazar jatetxeko arduradunagaz berba egin dogu asteon Goizeko Izarretan. 

Hilebete batzuk barru, Bizkaiko beste bide batzuek be kamioientzako kanona izango dabe: Txorierriko igarobidea, A-8 autobidea (Bizkaia eta Kantabria arteko mugan) eta N-636 errepidea Elorrio eta Kanpazar artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular