Joe Biden AEBetako presidenteak iragarri dau Gazara laguntza humanitarioa sartzea onartu dauela Israelek. Laguntza humanitario hori Egiptotik sartuko litzateke, elikgaiaz, botikaz eta urez betetako 20 kamioi ei dira. Momentuz ez dago horren inguruko barririk, eta hondamendi humanitarioa itzela dala esan deusku Mugarik Bako Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundetik Nagore Eskisabelek. Momentu honetan danetik behar dabe Gazan. Ura, jatekoak eta botikak besteak beste.
Eusko Jaurlaritzak 500mila euro jarriko dauz Palestinako iheslarientzat. Sail arteko mahai bat eratu dau gatazkaren ondorioen jarraipena egiteko. Palestinako gatazkea negoziatuz konpontzea eskatu dau Jaurlaritzak. Laguntza guztiak ondo etorriak dirala esan deusku Mugarik Bako Medikuak gobernuz kanppoko erakundetik Nagore Eskisabelek.
Eurak erakunde pribadua dirala eta bazkideen ekarpenak funtsezkoak dirala euren kasuan.