‘Napoleón’ pelikulea astegoien honetan Lekeition

Ridley Scottek zuzendutako obrak polemikea eragin dau, historiagaz guztiz bat ez etorteagaitik

‘Napoleón’ pelikulea astegoien honetan Lekeition

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine Tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten dau. Astegoien honetan ‘Napoleón’ pelikulea emongo dabe. Madarietaren esanetan, obrak polemikea eragin dau. Izan be, pelikulan garatutako gertakizunak ez datoz guztiz bat historian gertatu zanagaz.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Cómo la cocina afroamericana transformó Estados Unidos’ dokumentala, ‘Única’ dokumentala, ‘El juego del calamar: El desafío’ reality showa, ‘Mi daimon’ marrazki bizidunak, ‘My Little Pony’ marrazki bizidunak, ‘Una familia normal’ telesaila, ‘El reemplazo del chef Chico’ telesaila ,‘Olóládé’ telesaila eta ‘Mi adorable demonio’ telesaila. Amazon Prime Video plataforman: ‘Operación Triunfo’ reality showa eta ‘Naruto Shippuden’ marrazki bizidunak.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular