‘Vidas pasadas’ pelikulea ikusi ahalko da astegoien honetan Lekeition

Ameriketako Estadu Batuetan ekoiztutako pelikulak kritika onak jaso ditu

‘Vidas pasadas’ pelikulea ikusi ahalko da astegoien honetan Lekeition

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine Tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten dau. Astegoien honetan ‘Vidas pasadas’ pelikulea emongo dabe. Madarietaren esanetan, Celine Songek zuzendutako lanak kritika oso onak jaso ditu.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Cyberbunker: Un portal alemán a la dark web’ dokumentala, ‘Llamas Gemelas: Cómo apagar el fuego’ dokumentala, ‘Robbie Williams’ dokumentala, ‘Cristo y Rey’ telesaila eta ‘Sálvese quien pueda’ telesaila. Amazon Prime Video plataforman: ‘BTS: Yet to Come’ dokumentala eta ‘007: Road To A Million’ reality showa.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular