Neska ijitoek lurrin-dendetan jasaten daben jazarpena salatu dabe

Noemi Amaia (AMUGE alkartea) : "Ohiko egoerea da, ez dira kasu puntualak"

Neska ijitoek lurrin-dendetan jasandako jazarpena salatu dabe

AMUGE-k antolautako manifestazinoa Bilbon / AMUGE

Emakume ijitoek tratu umiliagarria salatu dabe Bilboko erdiguneko dendetan. 17 eta 21 urte bitarteko neska gazte talde batek jazarpen handia izan dauela salatu dabe. Lurrin-denda batean, langile bat euren atzetik barrezka ibili zala salatu dabe. Beste kasu batean, bi ahizpa izan dira kaltetuak. Erropa denda batean egozala, sei polizia agertu eta aldageletara eroan ebezala azaldu dabe. Han boltsak miatu eutsiezan eta barruko erropan geratu behar izan eben.

Noemi Amaia, AMUGE alkarteko kideagaz berba egin dogu eta esan deuskunez, bi kasu horreetan inork ez dau emakume horreen alde egin. Ijitoek salatzen dabe ez dirala kasu bakarrak. Kultura baten isla dirala dinoe, ijitoak susmagarritzat hartzen dituela segurtasuneko langileek. Egoera horreen aurrean, ijitoek internetez edo auzoko saltokietan erostea erabagiten dabela azaldu deusku Nomik Goizeko Izarretan saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular