Niko Cuencaren eretxian EJk 2023rako aurrekontuak osotzeko zorpetzera jo dau, zorra BPGren %15,6 da eta hori kezkagarria da

Bihar, interes tipoetan, %0,75eko igoerea aurreikusten da

Niko Cuenca: “Europako Banku Zentralak bederatzi hilabeteko epean diruaren prezioa %3,5era igo leike”

Niko Cuenca ekonomilaria / Bizkaia Irratia

Bankuek eta ekonomia ministerioak familiei hipotekearen kuotak ordaintzen laguntzeko neurriak adostu leikiez. Asteon bertan emon leikie neurrien barri Niko Cuenca ekonomilariaren esanetan. Hipoteken kuotak ordaintzeko zailtasunak dabezan bezeroentzako neurriak dira ezagutarazoko dabezanak. Neurrietako bat izan lei bankuek familiei hipoteken epea luzatuz laguntzea.

Aurrekontu proiektua

Jaurlaritzak datorren urterako onartu dauen aurrekontu proiektuaren arabera, aurrekontuen %76, 10.200 milioi baino gehiago, gizarte politiketara bideratuko da. Jarduera ekonomikoa bultzatzeko, enplegua sortzeko eta zerbitzu publikoen mailari eusteko balioko dabe onartutako aurrekontuek Jaurlaritzaren esanetan. 14.250 milioi eurokoak izango dira. Bi heren gizarte politiketara bideratzea normala da Niko Cuenca ekonomilariaren eritxian.  Ziurgabetasun handia dago, eta egoera korapilotsua da atzo Azpiazu sailburuak esan ebanez.

Europako Banku Zentrala

Europako Banku Zentralak bihar interes tipoak igotea erabagigo dau barriro. Beste %0,75 igotea itxaroten da. Gogoratu 2011tik igo barik egon eta gero, azken bi hilabeteetan ehuneko 1,25 igo dabezala. Arazoa ez da biharko bileran barriro igotea erabagitea. Abenduan beste igoera bat etorri daiteke, otsailan beste bat, eta bederatzi hilabetetan ehuneko 3,5era igo daiteke Niko Cuencaren eritxian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular