Aurten iaz baino %9,7 hipoteka gitxiago sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan

Euriborra %4tik jatsi da, azken hilabeteetan lehenengoz

Niko Cuenca: “Interes tipoen lehen jatsierea udabarrian helduko da”

Niko Cuenca ekonomialaria / Bizkaia Irratia

Interes tipoen lehenengo jaitsiera ofiziala udabarrian edo udan izango dala uste dau Niko Cuenca ekonomialariak. Aurten iaz baino %9,7 hipoteka gitxiago sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Hipoteka barrien bataz besteko balioa 161 mila euro ingurukoa izan da. Hipoteka aldakorra dabenei Euriborra %4tik jatsi jake, azken hilabeteetan lehengoz. “Euriborraren azken igoerak amaitu dira” zehaztu dau Niko Cuenca ekonomialariak.  Aste honetan Europako Banku Zentralak interes tipoei buruz ebazteko batzarra dauka baina ez ei dago mogimendu askorako aurreikuspenik. Europako Banku Zentralak interes tasak igonda, inflazinoa kontrolatu nahi izan dau eta emoten dau helburu hori lortu dabela. Horregaitik etorriko da laster, jaitsierea, udabarrian edo udan.  “Lagardek esan eban ekonomiak eutsi bitartean tasak igoten jarraituko ebala. Euroguneko inflazinoa jaisten dabil, %2ra gerturatzen. Emoten dau Alemanian, Euskal Herrian eta beste batzutan motelaladia hasi dala eta beraz leitekena da udabarrian interes tasak jaisten hastea” azaldu dau Niko Cuenca ekonomialariak.

Erregaien prezioa

Erregaien prezioa apur bat merketu da azkenaldion. Hasiera baten OPEPek (Petrolio Ekoizleen Alkartea) prezioak igoten hasteko ekoizpena murriztea erabagi dau baina Petrolio Ekoizleen Alkarteak ez dau batasun irudi handiegirik emon. “AEBak hasi dira euren petrolio ekoizpena handitzen. Gaur egun Errusiak edo Saudi Arabiak beste sortzen dabe” azaldu deusku Niko Cuencak. Honen ondorioz ez da prezioen garestitzerik emon merkaduetan.

EAEko enpresa txiki eta ertainei buruz eta euro digitalari buruz be berba egin dogu Niko Cuencagaz gaur Goizeko Izarretan saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00