Patricia Lopez Arnaiz da protagonista nagusia

Andrea Jaurrietaren bigarren film luzea da

“Nina”, datorren astetik aurrera zinema-aretoetan

"Nina" filmea / Bizkaia Irratia

Maiatzaren 12an helduko da Nina filmea zinema-aretoetara. Andrea Jaurrieta Iruñeako zinemagilearen bigarren luzemetraia da honakoa. Malagako zinemaldian Kritika epaimahaiaren Zilarrezko Biznaga sari berezia jaso eban. Zinemaldi gehiagotan izan da eta harrera oso ona izan dau.

Aurrestreinaldia

Bilboko Golem Alhondiga zinematan egin zan filmearen aurrestreinaldia hilaren 2an. Zuzendaria eta aktoreetariko batzuk izan ziran bertan, tartean Iñigo Aranburu. Bizkaia Irratiari esan deutsanez, oso ondo joan zan saioa. Ikus-entzueleen eritxi oso onak jaso ebezan bertan.

Istorioa

Aranbururen arabera, Nina western femenino garaikide bat da. Patricia Lopez Arnaiz da Nina filmean. Bere jaioterrira bueltatzen da mendeku bila, poltsan, eskopeta bat daroala. Pedroren kontrako mendekuaren bila doa, herriak omentzen dauan idazle ospetsua momentu horretan. Ninak, Blasegaz egiten dau topo, txikitako lagunagaz. Honegaz daukan hartu-emona dala eta mendekua hartzea bide bakarra ete dan planteatzera eroaten deutso. Nina filmea sei bat astez filmatu zan Bermeon eta Mundakan. Patricia Lopez Arnaiz da Nina eta beragaz batera, Dario Grandinetti, Aina Picarolo, Mar Sodupe, Ramon Agirre eta Iñigo Aranburu agertzen dira filmean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular