'Hell´s the new heaven' da taldearen lan barria

Kontzertua etzi izango da eta bihar diskoa plataforma digitaletan jarriko dabe

Noa & The Hell Drinkersek Kafe Antzokian aurkeztuko dau disko barria

Bagilean European Blues Challenge lehiaketan lehenengo postua eskuratu ostean, Noa & The Hell Drinkers boskoteak disko barria dakar: Hell’s the new heaven. Irailaren 15ean plataforma digitaletan kaleratuko dabe eta biharamonean aurkeztuko dabe lan barria Bilboko Kafe Antzokian. Irailaren 30ean, barriz, Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Aretoan izango dira.

Noa & The Hell Drinkers taldea Donostian sortu zan 2016.urtean. Noa Egiguren (abotsa), Gonzalo Portugal (gitarrea), Manu Gestido (baxua), Ibai Ros (bateria) eta Paul San Martin (pianoa) musikariek osotuten dabe boskotea. Azken urteotan disko bi argitaratu dabez modu independentean: Noa & The Hell Drinkers (2018) eta Craft Blues (2020). Aurtengo apirilean grabau dabe hirugarren diskoa Lezoti estudioan. Bluesarekiko eta rock & rollarekiko grina eta esentzia berresten dabezan konposizinoak bildu dabez, soul, funk edo gospelagaz nahastuta. Lan barriak zazpi abesti biltzen dauz, sei abesti propio eta Bullfrog Blues abestiaren bertsinoa. Whiskey & Cigarette kantuan euskal eszenako musikari ezagunek (Inés Eleuteria, Lide Hernando, Lidia Insausti, Santi Romano, Otxi eta Jon Imanol Etxabe) osotutako gospel abesbatzaren kolaborazinoa izan dabe. “Entzun dabenek esan deuskuenaren arabera, diskoa oso anitza da”, azpimarratu deusku Noa Egiguren abeslariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00