Erein argitaletxean “Eskapu liburuak” sail barria hasi dau eta aste honetan Irakurrieran irratsaioan berbagai izan dogun “7G udalekuak” da sail barriko lehen liburua. Nerea Loiola debarrak idatzi dau eta irakurleari aukera emoten deutso bere abentura bizitzeko.
Scape book formatuan idatzita dago eta bi ezaugarri nagusi ditu liburuak. Batetik, narrazioan aurrera egin ahal izateko une batzuetan erabaki bat hartu beharko dau irakurleak, eta aukeratzen dauanaren arabera, gauza bat edo beste bat gertatuko da. Gainera, beste batzuetan, irakurleak enigma bat aurkituko dau eta kode bat aurkitu beharko dau. Kode horrek esango deutso istorioak ze orrialdetan jarraitzen dauan.
Euskaraz, jatorrizko lan modura, lehenengoz idazten dan mota honetako liburuaren sekretuetako batzuk garandu bitartean, Nerea Loiolak berak aukeratutako musika entzuteko aukera dago: Lauryn Hill amerikarraren rap doinuak.