Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Astegoien honetan Lekeitioko Zineman Obsession eta umeentzako saioan Minions & Monsters filmeak ikusteko aukera izango dogu (www.zinemazaleak.eus/es/takilla).
David Madarietak plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina guretzako interesgarriak izan diran pelikulak be gogoratu doguz.
