"Eskumenen artean itsasertzea, trenbideena eta tituluen homologazinoa lehenetsiko neukez" esan dau Garamendik

"Euskerearen kontrako epaiek indar handiagoa emon deuskue horren kontra borrokatzeko" adierazo dau sailburuak

Olatz Garamendi: “Akordu bat lortzeko sindikatuek jarrera maximalistei uko egin behar deutsie”

Olatz Garamendi (Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburua) / Bizkaia Irratia

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Euskadiko Udal Legeak dakarzan hizkuntza eskubideak babesteko hainbat punturen kontra jo dau. Horretaz luze eta zabal berba egin dogu gaur Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernurako sailburuagaz “Goizeko Izarretan” saioan.

“Epaiek atzerapauso itzela egiten dabe eta euskerarekiko dekogun jarrerea mespretxetan dabe” salatu dau Garamendik. Azkeneko epaiaren aurkako kasazino helegitea aurkeztuko dau Auzitegi Gorenean Jaurlaritzak, hilabete bateko epea dauka horretarako. “Azken honek frustazinorik ez deusku sortu, horren kontra borrokatzeko indar handiagoa baino” azaldu dau sailburuak.

Lakuak epaien kontrako jarrera irmoa agertu arren Garamendik esan dau  Eusko Jaurlaritzak ez dauela zemendiaren 4an Bilbon deituta dagoan manifestazinoan parte hartuko. “Jaurlaritzak badaukaz egoteko eremuak eta mezuak zabalteko bozeroalea, gure posizinoak agertzeko ez dogu holakoetan parte hartzen eta hitzordu horretan be ez dogu egingo” zehaztu dau  Olatz Garamendik.

Sektore publikoa

Funtzino publikoan urriaren 25ean sindikatuek deitu daben grebaren harira sailburuak dino akordu batera heltzeko sindikatuek jarrera maximalistei uko egin beharko deutsiela. “Egia da lan hitzarmena barriztau barik dagoala baina egia da be hobekuntza partzialak adostu doguzala. Gu prest gagoz eta borondate osoa daukagu akorduak lortzeko” azaldau dau Gobernantza Publikorako sailburuak.

Eskumenak

Jaurlaritzarentzat transferentzia guztiak lehentasunezkoak dirala esan deusku Garamendik. Azken baten bere eretxian eskumenak erkidegoarenak dira. Lehentasunezkoak guztiak dira, baina baten bategaz hasi beharko balitz, itsasertzea, trenbideena eta tituluen homologazinoa be aitatu deuskuz sailburuak.

Orain dala egun batzuk Txilera egindako bidaiaz eta bertan aurkitutako giro politikoaz be berba egin dogu Olatz Garamendigaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00