Iñigo Larrinaga, Antiguako Amako patroiak dino presino barik ekingo deutsela bigarren jardunaldiko estropadeari Getaria eta Cabo gainditzeko asmoagaz

Iñaki Errastik beste urte betez segiduko dau gizonezkoen traineruaren entrenatzaile postuan eta Eneko Azkaratek emakumezkoen ekipoan

Ondarroak ez dau azkena izan gura Kontxan

Ondarroako traineruak laugarren postuan amaitu eban Donostiako badian aurreko domekan jokatutako estropadan / Bermeoko Arraun Argazkiak

Ondarroako trainerua zortzigarren izan zan Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Iñaki Errastik zuzentzen dauen taldeak lehia gogorra izan eban Cabo eta Getariagaz estropadako lehen luzean, baina pixkanaka segundoak galduz joan zan, helmuga laugarren postuan igaro arte, traineru getariarrarengandik hamabi segundora. Talde ondarrutarrak domekan eskainitako errendimendua hobetzeko eta sailkapeneko azken postua saihesteko helburuagaz ekingo deutso Kontxako bigarren jardunaldiari. “Guretzat, Kontxarako sailkapenak denporaldi gatx bati ginga jartzea ekarri eban. Zorionez, maileari eustea lortu dogu, estutasun handirik barik, eta txandako azken postua saihestu eta aurkari guztiak gainditzeko asmoagaz ekingo deutsagu domekako estropadeari. Ez da erraza izango, baina presinorik barik urtengo gara bakotxaren onena emotera ”esan dau Iñigo Larrinaga Antiguako Amaren patroiak.

Ondarroako Arraun Elkarteak ofizial egin dau Iñaki Errastik gizonezkoen traineruan jarraituko dauela, eta zazpigarren denporaldia jarraian beteko dauela talde ondarrutarra zuzentzen. Halaber, Eneko Azkaratek emakumezkoen traineruaren arduradun tekniko nagusia izaten jarraituko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular