Open House Bilboko ate edegien jaialdirik handiena da. Urriaren 7an eta 8an ateak zabalduko dabez Bilboko 65 gune eta eraikinek eta dohan bisitatzeko aukerea egongo da .Urtean astegoien batez, Bilbok ateak edegiten dauz bere burua ezagutarazteko. Herritarrek eta bisitariek uria berdeskubriduteko aukerea, bertako arkitektura eta hirigintzearen bitartez.
Bilbo Metropolitarraren eraldaketea ezagutzea, itsasadarraren sorrerea historiko nagusiei lotutako hiru etapa edo garaik markatuta: merkataritza-itsasadarra, industria-itsasadarra eta kulturaren eta zerbitzuen itsasadarra.
Gaur Lau Haizetara Andoni Pombo etorri da, jaialdiaz berba egiteko.