Urriaren 7an eta 8an egingo da

Zazpigarren edizinoa da eta uri osoan zehar dagozan 65 gune baino gehiago zabalduko dira

Open House jaialdian boluntarioak behar dira

2023ko Open House Bilboko kartela / Open House Bilbo

Open House Bilboko ate edegien jaialdirik handiena da. Urriaren 7an eta 8an ateak zabalduko dabez Bilboko 65 gune eta eraikinek eta dohan bisitatzeko aukerea egongo da .Urtean astegoien batez, Bilbok ateak edegiten dauz bere burua ezagutarazteko. Herritarrek eta bisitariek uria berdeskubriduteko aukerea, bertako arkitektura eta hirigintzearen bitartez.

Bilbo Metropolitarraren eraldaketea ezagutzea, itsasadarraren sorrerea historiko nagusiei lotutako hiru etapa edo garaik markatuta: merkataritza-itsasadarra, industria-itsasadarra eta kulturaren eta zerbitzuen itsasadarra.

Gaur Lau Haizetara Andoni Pombo etorri da, jaialdiaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular