Ez zan ezustekorik egon Eusko Label Ligako lehen jardunaldian, eta Oriok, faborito nagusiak, nagusitasunez irabazi eutsen aurkariei Madrilgo Riosequilloko urtegian jokatutako erlojupeko estropadan. Traineru horia arerioak baino azkarrago ibili zan, eta ia zortzi segundoko aldea lortu eban Zierbena eta Donostiarrarekiko. Bermeo-Urdaibaik laugarren postuarekin konformatu behar izan eban, hamar segunduko zigorra jasota ganera. Sailkapeneko azken bi postuak saihesteko borrokan, Galiziako ordezkari biak, Chapela eta Ares, izan ziran kaltetuenak. Isuntza ondo hasi zan baina hamargarren geratu zan azken sailkapenean, Santurtziren atzetik; Ondarroa, zortzigarren geratu zan, zazpigarren postutik ehunen batzuetara.
Eusko Label Ligako lehen estropadan gertatutakoa aztertu dogu Jokoan kirol tartean Iurgi Gorostiza, Isuntzako arraunlaria, Iñaki Goikoetxea, Bermeo-Urdaibaiko arraunlaria eta Josu Elu, Ondarroako zuzendaritza batzordeko kidea eta arraunlari ohiagaz.
