Aurten 65etik 60 urtera jaitsi dabe txertoa hartzeko arrisku taldea

Lehenengo aldiz 6 hilabete eta 5 urte bitarteko umeei be txertoa jarriko jake

Osakidetza hasi da gripearen eta Covid19aren kontrako txertoak jarten

Txertaketa kanpainearen aurkezpena / Irekia

Astelenero Bizkaia Irratiko Lau Haizetara taldean osasunari tarteko bat eskintzen deutsagu eta gaur Ainhoa Pikaza Osakidetzako erizaina izan dogu Basurtuko Osasun Zentrokoa.

Gaur ekingo deutso Osakidetzak covid-19aren eta gripearen aurkako txertoak aldi berean emoteari. Arrisku taldekoekaz hasiko da kanpaina , 60 urtetik gorako pertsonakaz, gaixo kronikoekaz, haurdunekin, osasun langileekaz eta inmunodepresioaren bat dabenekaz. Aurten, arrisku taldeko pertsonak gehiago izango dira. Izan be, 65etik 60ra jaisti dabe talde horretan sartzen diren pertsonen adina. Zehaztasun guztiak emon deuskuz Ainhoa Pikaza erizainak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular