Ingeniaritzaren eragina ospitaleetan oso nabarmena da

Honako kongresuetan ospitaleek daukiezan erronkak eta ingeniaritza aldetik zeintzuk erantzun emon leikezan aztertzen da

Osasun Arloko Ingeniaritzaren 43. Kongresu Nazionala hasiko da Bilbon gaur

Bilbok hartuko dau aurtengo edizinoa / Ospitale Ingeniaritzaren Espainiako Elkartea

Gaur hasi eta barikura arte luzatuko da Bilbon Osasun Arloko Ingeniaritzaren 43. Kongresu Nazionala, Ospitale Ingeniaritzaren Espainiako Elkarteak antolatuta. Hori dala eta, Galder Abos, Bilbo-Basurtu ESIko Finantza-ekonomia Saileko zuzendariordeagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian. Honako kongresuetan ospitaleek daukiezan erronkak eta ingeniaritza aldetik zeintzuk erantzun emon leikezan aztertzen da: “Ingeniaritza eta teknika barrien inguruan dagoan beharra aztertuko dogu. Beraz, ez dogu makinetara eroango eztabaidea”.

Izan be, ingeniaritzaren eragina ospitaleetan oso nabarmena da: “Edonon dago, ingeniaritzaren ikuspuntutik ospitalea paradisua da: berogailua, aire girotua, bogan dagozan teknika barriak…”: Aurton batez be lau ikuspegi nabarmenduko dabez kongresuan: adimen artifiziala, robotizazinoa, eraldaketa digitala eta osasun azpiegitura barriak eta jasangarritasuna. Aktualidadean dagozan kontuak, beraz: “Barrikuntzak eta tendentziak aztertuko dira, noski, baina erronka barriei aurre egiteko daukagun kapazidadeari erreparatuko deutsagu batez be”. Guztira, 2.000 persona inguru espero ditue kongresuan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00