Xabier Mendiguren Elizegik “Oso latza izan da” liburua kaleratu dau Elkar argitaletxearen eskutik. Argitaletxean editore lanak egiten ditu, baina oraingoak Joxe Agirreri buruz idatzita lanaz berbetan etorri da Irakurrieran irratsaiora. Dana dala, Durangoko Azokaren atarian gagozala aprobetxatuta, editore moduan egiten dauan lanaz be zeozertxo kontau deusku.
Ruper Ordorikaren “Hautsi da Anfora” lehen diskoa aukeratu dau irratsaioan entzuteko. Bere liburuan kontatzen duenaren sasoi beretxuan argitaratutako diskoa dala aipatu deusku, eta Joxe Arregiren ikaskidea izan zala Bernardo Atxaga, Ruperren disko horretako kantuen letragilea.
Joxe Arregi torturez hil egin zan, eta berak esandako azken berbak izan ziran, liburuaren izenburuan aitatzen diranak: “Oso latza izan da“