LAB sindikatua ostalaritzako beharginen eskubideei buruzko informazino kanpaina egiten dabil

Telepizza edo Burger Kingeko beharginak Bizkaiko osatalaritzako lan hitzarmenera batu nahi dauz LABek

“Ostalaritzako beharginen lan astea 38,6 lan ordukoa da eta ez 40 ordukoa”

Uxue Bejarano eta Imanol Gonzalez (LAB sindikatua) / Bizkaia Irratia

LAB sindikatua ostalaritzako beharginen eskubideei buruzko informazino kanpaina egiten dabil. Gaur Karraspion (Mendexa) egongo dira eta etzi Arrigorrin (Ondarroan). Sindikatu honetatik gogoratu dabe ostalaritzan dabilzanek gaur egungo araudiaren arabera ez dabela 40 orduko lan asterik egin behar, hitzarmenean 38,6 ordukoa aitatzen dala azpimarratu dabe. Tabernatan edo jatetxetan dabilzanek be oporretarako eskubidea dabela adierazo dabe eta sektore honetan ordu extrak galazota dagozala aitatu be.

Imanol Gonzalez eta Uxue Bejarano LAB sindikatuko zerbitzu pribaduetako ordekzariak euki doguz Goizeko Izarretan irratsaioan. Bizkaiko Ostalaritzako hitzarmena negozietan dabilz gaur egun. LABen arabera soldaten igoeran adostasuna dago. Desadostasuna hitzarmenaren barruan sartuko litzatekezan beharginen multzoetan dago. LABek Telepizza, Burger King edo Mc Donald’s-etan lan egiten dabenak be txertatu gura dauz hitzarmenera eta patronalak ez dau hau argi ikusten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00