"Aranzadigaz batera basoko anfibioen populazinoa berreskuratu gura dogu" zehaztu dau Egoitz Garmendia alkateak

Udalak 10 urterako baso plan barria iragarri dau

Otxandion pinuen azalerea %50 murriztu gura dabe

Otxandiko basoa / Otxandiko Udala / Bizkaia Irratia

Otxandion 2007an egin zan lehenengo baso plana baina barriztau gura eben. Orain, herritarrakaz diseinautako baso-planak beharrezko baimen guztiak lortuta 2023an jarriko dabe martxan.  Nafarroako eragile batek, baso-zerbitzuek, herritarek eta udalak alkarlean adostutako plana da.  Herri onurako 609 hektarea daukiez. Azalera horretatik %90a arbolak dira eta %10a zuhaitz bako gunea da. Azken honi lotuta joango da baso planaren garapena. 

Helburuak honak honeek dira: pinuen azalera %50 murriztea, haresti eremuak handitzea, haresti eta pagadien basoberritze naturalak sustatzea, mozketa ahal dan heinean saihestea eta bioaniztasuna kontserbetako inbertsinoak areagotzea. Goizeko Izarretan, Egoitz Garmedia, Otxandioko alkateagaz plan honen inguruan berba egin dogu. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular