Saioa Dominguez Oncomatryxeko diagnostiko zuzendaria

Zamudioko Oncomatryx botika enpresak tumoreen kontrako medikamendua garatu dau

Pankreako minbiziaren aurkako entsegu klinikoak martxan dagoz Euskal Herrian eta AEBetan

Udabarrian Europako eta AEBtako botiken agentziek Oncomatryxek sortutako botika baten entsegu klinikoa baimendu eben. Harea edo pankreaeko minbiziaren kontrako botika hori oso barritzailea dala esan deusku Saioa Dominguezek Oncomatryxeko diagnostikorako zuzendariak. Dominguezen berbetan entsegu klinikoek ondo urteten badabe harea edo pankreaseko minbiziaren kontrako borrokan mundu mailako lorpena izango da.

Botika honek tumorearen inguruko zelulek osotzen daben geruza lodia erasotzen dau, estroma izeneko geruza horri dago zuzenduta. Medikamendu hau ABC motakoa da, droga bati konjugauta dagoan antigorputza hain zuzen be. Munduan holako gitxi dagoz eta orain arteko ikerketan emoitza onak emon dauz. Oncomatryxetik dinoskue entsegu klinikoen behin betiko emoitzak urte bi barru prest egongo dirala eta botikaren komertzializazinoa bost urte barru helduko litzatekela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00