Adin guztietako gazte ugari batu da aurton antolatutako gazte pazkoetan

Parte hartzaile eta begiraleen artean 200 gazte baino gehiago batu dira

Parte hartze handia Bilboko Eleizbarrutiaren gazte pazkoetan

Alde guztietatik balorazino positiboa egin dabe gazteen pazkoez Bilboko Eleizbarrutiko Fede zabalkunde eta Katekesi sailean. Eurak antolatzen ditue gaztentzako pazkoak Aste Santuan, asko zaintzen dira ekitaldiok eta erantzun itzela euki dabe. Lau eratu dira danetara: hastapen Pazkoa, Pazko ibiltaria, Zerbitzu Pazkoa eta 18 urtetik gorakoentzat antolatutakoa.

Fede zabalkunde eta Katekesi sailetik Bittor Madariagak nabarmendu dau edade guztietako gazteen artean egon dala parte hartze handia eta ganera, danak jo dabela ekimena eurentzat baliokotzat. Oso balorazino positiboa egin dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular