Patrice Dumora 'Watson'ek bakarkako bigarren diskoa kaleratu dau: 'Bobi'

Iparraldeko kantaria Portugaleten eta Santurtzin izango da astegoien honetan disko barria aurkezten

Patrice Dumora ‘Watson’: “Maite dot asko jente aurrean kantatzea, emotea eta jasotea”

Patrice DumoraWatson‘ek 2010ean kaleratu eban bere debuteko diskoa, ‘Patrice Dumora Watson‘ izenagaz. 12 urteren ostean bakarkako bigarren diskoa dakar, ‘Bobi‘. Dumoraren esanetan, folk, pop eta rock estiloak nahasten dauazan kantuez osotuta dago disko eklektiko hau.

12 abestik osotuten daben Dumoraren lan barria eta abesti bakoitzak bere bidaia propioa dakar. Gineatik etorritako Amadourena edota gerratik itzulitako soldaduarena. Amets Arzalluz, Ortzi Idoate eta Beltzane Obanos izan dauz bidelagun kantuetako hitzak sortzerako orduan.

Frederic Gaillardet, Maddalena Luzzi, Raphaël Ferreira, Pierre Sangla eta Romain Larregain musikariek be hartu dabe parte diskoan. Paxkal Etxepare arduratu da grabazinoaz eta nahasketaz.

Kontzertuak

‘Bobi’ diskoa aurkezteko girea Iruñan abiatu eban Patrice Dumora ‘Watson’ek zemendiaren 18an. Ostean Portugaleten (zemendiaren 26an), Santurtzin (zemendiaren 27an), Baionan, barriro be Iruñan eta Durangoko azokan (abenduaren 11n) izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00