Asteon, Bilbon, “Urraca, cazador de rojos” dokumentala aurkeztu eta proiektau dabe. Dokumentalak Pedro Urraca Randueles polizia eta espia frankistearen irudia isladatzen dau. Francoren diktaduran erbesteko Bigarren Errepublikako agintari nagusiak desagerrarazoteko antolatutako errepresinoaren operazino-burua izan zan. Horreen artean euskal eta katalan agintariak hilteko antolatu zan sareko kide nagusi izan zan. Era berean, Lluis Companys Kataluniako Generalitateko presidentearen atxiloketa agindu eban, Companys Frantziako erbestealdian egoala, 1940an, eta geroago fusilatu egin eben.
Dokumentala, bere semea eta bilobaren ikuspegi kritikotik eginda dago. Honeek publikoki salatzen dabe bere senitartekoak eragindako mina eta urteak daroez Pedro Urracaren legadutik aldentzen. Dokumentalean sakontzeko Iñaki Goiogana historialariagaz berba egin dogu asteon Goizeko Izarretan. Pelikulea Sabino Arana Fundazinoak daukan egoitzan aurkeztu da eta Pedro de Echave zuzendariak parte hartu dau.