"CAF Palestinatik kanpora" lelopean manifestazino nazionala egingo dabe zapatuan

"Genozidioa geratzeko tresnarik eraginkorrena boikota da" azaldu deusku BDS kanpainako kideak

Peio Augusto: “Ez da Israelegaz ekidistantzian ibilteko momentua”

Bilboko NYX hotelaren kontrako boikot ekitaldia / BDS kanpaina

“Sionismoagaz konplizidaderik ez” lelopean Palestinarren aldeko mogimenduek manifestazinoa antolatu dabe urtarrilaren 27rako. Bizkaitik hainbat autobus joango dira Gipuzkoako Goierri eskualdean izango dan protesta ekitaldi horretara. Ordizia eta Beasain artean egingo daben mobilizazinoan CAF enpresaren aurrean kontzentrazinoa egingo dabe. CAFek Zisjordanian kolonia ilegalak eta Jerusalemgo ekialdea batuko dauzen trena eregiteari ekin eutsan orain dala urte batzuk eta obra horregaz aurrera darrai.

Israeli boikota egiteko eskatu dabe Boikota, Desinbertsinoa eta Zigorrak kanpainatik eta sare honetako Peio Augusto izan dogu aste honetan Goizeko Izarretan saioan. Israelen konplize diranei boikot egitea eskatzen dabe. Boikot maila ezbardinak dagoz: zuzena, presino kanpainak eginda, edo salaketen bidez.  Boikota zegaitik egin behar dan azaldu deuskue Boikota, Desinbertsinoa eta Zigorra kanpainatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular