Pello Bilbaok errepideko munduko txapelketan parte hartuko dau datorren irailaren 29an Zurichen, Suitzan. Bahrein taldeko txirrindulari gernikarra inoiz baino indartsuago iritsi da denporaldi amaierara eta dominaren bat eskuratzen ahaleginduko da.
2024koa ez da denporaldi gozoa izan Pello Bilbaorentzat osasun arazoak dirala-eta. Frantziako Tourra buru belarri prestatu ondoren, ezin izan eban bere mailarik onena emon, gaixotasun batek lasterketea ixtera behartu eban eban-eta. Txirrindulari gernikarragaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean eta esan deusku kolpe gogorra izan zala Frantziako Tourrean gertatutakoa.
Osasun arazoak atzean itxi eta indartsu ekingo deutso denporaldi amaiereari. Munduko txapelketan eta Lonbardiako Giroan lan ona egin leikela uste dau. Tadej Pogacar esloveniarra izango da faborito nagusia garaipena eskuratzeko aitaturiko lasterketa bietan. Hirschi suitzarraren izena be nabarmendu dau Pello Bilbao.