"EH Bilduren eta EAJren artean lehiaz gain kooperazinoak egon behar dau" adierazo dau Pello Otxandianok

"Erreka azpiko tunela kontrako norabidean goazen adibide garbia da" esan dau EH Bilduko lehendakarigaiak

Pello Otxandiano: “Eztabaida politikoa elikatzeko entsegu politiko bat idatzi dot”

Pello Otxandiano (EH Bilduko lehendakarigaia) / Bizkaia Irratia

Otxandion jaiotako EH Bilduko lehendakarigaiak etzi, eguenez, berak idatzitako liburu barria aurkeztuko dau Tabakaleran (Donostia). “Entsegu politiko bat idatzi dot. Herri honen egoerari buruzko irakurketa bat eta herri honek daukazan erronkei buruzko proposamen bat da. Ziklo politiko barri baten hasieran gagoz eta oso garrantzitsua da herria zelan dagoan begiratzea” azaldu dau Pello Otxandianok gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. Inkesten emoitzak umiltasunez hartzen dabezala esan dau. Bizkaiko zerrendaburuaz be galdetu jako alkarrizketan. “Ima Garrastatxu Durangoko alkatea izan da eta herritarrek Durangon egindako kudeaketa hori onetsi dabe.  Gaitasuna eta hurbiltasuna erakutsi dauz, eskarmentua pilotu dau eta orain ekarpena egin leike Eusko Legebiltzarrean” azaldu dau politikari bizkaitarrak.

Lehen sektorea

Baserritarrek eta nekazariek protestaldia hasi dabe, eta ENBAk eta EHNE Bizkaiak mobilizazinoak deitu dabez barikurako. Otxandianoren eretxian elikadura sistemea krisi baten dago eta horrek ez dauka aterabiderik aldaketa sakon bat emoten ez bada. “Aldaketa klimatikoaren ondorioz eta erregai fosil merkeen garaiaren agortzearen ondorioz oraingo eredua ez da jasangarria. Segurutik hurrengo 10 urteetan Euskal Herria lehen sektore barik geratuko da eta egoera honek 180 graduko aldaketea behar dau” esan dau EH Bilduko hautagaiak.

Osakidetza

Osakidetzari buruzko diagnostiko zintzo eta zuzen bat egin behar dala esan dau Pello Otxandianok.  Itxaron zerrendak jaitsi dirala onartu dau baina paziente asko osasun pribadura bideratu dirala zehaztu dau. “Neurri puntual bat izan daiteke baina hori ez badago egiturazko analisi baten ondo txertatuta, horrek osasun publikoaren ahultzea dakar” zehaztu dau EH Bilduko hautagaiak. Otxandianoren berbetan Osakidetzan pertsonalaren politika oker bat egin da, barri bat behar da. “Laster asko berba egingo da Osakidetzari buruz eta proposamen zehatzak jarriko doguz mahai gainean” azaldu dau Otxandianok.

Ekonomiaz, erronka demografikoaz, EAJ eta EH Bilduren arteko harremanez, erreka azpiko tunelaz edo zarata politikoaz be galdetu deutsagu Pello Otxandianori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00