Jon Fanok pentsinodunen hurrengo mobilizazinoaz berba egin deusku

1.080 euroko gitxieneko pentsinoa da aldarrikapen nagusia

Pentsinodunen Mugimenduaren mobilizazinoa abuztuaren 21an izango da Bilboko Aste Nagusian

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua / Europa Press

Pentsinodunen mugimenduak protesta egingo dau Bilbon abuztuaren 21ean, astelehenean, Aste Nagusian. Seigarrenez egingo dabe, mugimendua 2018ko urtarrilean sortu zanetik. Plaza Eliptikotik urtengo dabe 12:00etan eta udaletxe aurrean amaituko da. Manifestazinoa amaitzean, prezio merkean, txosnetan, konpartsekin batera, pintxo potea eskainiko dabe.

Estaduko beste herri eta erkidego batzuetako pentsinodunek parte hartuko dabela iragarri dabe. Bilboko Aste Nagusiak mobilizazino herrikoi hau hartuko dau, pentsinodunen mugimenduaren aldarrikapenak erakusteko, bereziki 1.080 euroko gitxieneko pentsinoa, pobrezia-pentsinoak dabezan emakume askorentzat erabakigarria dana. Manifestazinoa oso koloretsua eta animadua izango da.

Gaur Lau Haizetara irratsaioan Jon Fano Bizkaiko Pentsinodunen Mugimenduko kidea alkarrizketau dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00