"Erretzaile damutuen konpainia" nobelari buruz berba egin dogu Aingeru Epaltza idazleagaz Irakurrieran

"Rock and Roll" nobelan aurkeztutako Eduardo Saragueta hozkailutik atarata idatzi dau "Erretzaile damutuen konpainia nobela

Pertsonaietan finkatutako nobela da Aingeru Epaltzaren azken lana

Aingeru Epaltza eta Mikel Ayllon / Bizkaia Irratia

“Erretzaile damutuen konpainia” nobela Elkar argitaletxeak argitaratu dau. Aingeru Epaltzak, idazle moduan daukan ibilbide luzean, 11 lan idatzi dauz, eta genero guztietakoak gainera. Gogoratu dogu, 1997an, “Tigre ehizean” lanagatik Euskadi Literatura Saria eman ziotela. Berbarako ekarri duan azken lana, nobela baltza da.

Idazle iruñearrak aitortu deuskunez, pertsonaietan finkatutako nobela da. Gainera, “Rock and roll” nobelan bizia hartu eban  Eduardo Saragueta pertsonaia izango da barriro protagonistetako bat.

Irakurrieran irratsaiorako, bere azken lanari buruzko solasaldian zehar entzuteko,  Fleetwood Mac musika taldearen “Rumours” diskoko kantuak aukeratu dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular