
Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa burutzen dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetatik Odei, Gatibu, Streetwise eta Solea Morenteren kontzertuak nabarmendu doguz.
Barikua
Astegoien honetan plan asko egongo dira egiteke Bizkaian, barikutik hasita. Esaterako, Odeiren kontzertua Durangoko txosnagunean; Gatibu Durangoko Ezkurdi plazan; Zamudioko kiroldegian ‘Ostirala iritsi da!’ antzezlana; eta ‘KILIMAterioa’ bakarrizketa Dimako Udaletxeko ganbaran.
Zapatua
Hainbat ekitaldi ezbardin izango dira protagonista zapatu honetan Bizkaian. Esate baterako, Maruxak eta Akerbeltz taldeen kontzertuak Durangon, eta ‘Eureka’ antzezlana Zallako zine-antzokian eskainiko da (20:00ean).
Domeka
Astegoieneko azken egunari begira, ekitaldi hauek izango dira Bizkaian: Hutsun eta Ortziren kontzertua Leioako elizako plazan (12:00), eta Cor de Teatre-ren ‘Operetta’ ikuskizuna Getxoko Muxikebarrin (18:00etan).